Prentsa Aretoa
2022/02/10
Ortuzarrek eta Hualdek Chiviteri erreklamatu diote argi eta garbi inbestidurako kideen alde egin dezala, beste tentaziori begiratu gabe
EAJ-PNVk gogoratu du Hitzarmenaren Legearen aldarazpena aukera ezin hobea dela egintzen bidez erakusteko abantzamenduaren blokearen alde egin den apustu irmoa
Nafarroako EAJ-PNVren Napar Buru Batzarraren ordezkariak EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarraren burukideekin batzartu dira gaur Iruñeko egoitzan. Hauen artean izan da Andoni Ortuzar EBBren presidentea, eta bileraren xedea izan da iragan ostegunean lan erreformaren bozketaren inguruan UPN eta PSNren arteko ituna adostu zenez geroztik Nafarroan bizi den egoera politikoa aztertzea.
Bilerara joan dira, Nafarroako ordezkari gisa, NBBren eta Foru Parlamentuko presidente Unai Hualde, Nafarroako Gobernuko Ekonomiaren eta Enpresen Garapenerako kontseilari Mikel Irujo, Geroa Baiko foru parlamentari María Solana eta Blanca Regúlez eta Iruñeko Udalean Geroa Baiko zinegotzi, Javier Leoz. EBBren ordezkari gisa, bilerara joan dira Andoni Ortuzar presidentea eta Mireia Zarate Burukidea.
Zentzu honetan, ordezkari jeltzaleek adierazi dute “PSN eta UPNren artean lan erreformaren inguruan adostu dituzten balizko akordioek” eragiten dieten kezka, “ezagutzen ez ditugun” akordio horiek Nafarroako politikagintzan eragina izan dezaketela gogoan. Zentzu horretan, Andoni Ortuzarrek eta Unai Hualdek, Maria Chiviteri erreklamatu diote “argi eta garbi inbestidurako kideen alde egin dezala, beste bide bat hartzeko tentaldian erori gabe”, bereziki “hitzarmenaren Legea bezalako gai garrantzitsuetan”, eta “egintzen bidez erakuts dezala gaur bertan osoko bilkuran adierazi duen borondatea”.
EAJ-PNVrentzat, “erabat ulertezina da Alderdi Sozialistak edozein preziotan UPNrengan babesa bilatu izana, hitzarmen autonomikoen nagusitasuna babesteko konponbidea bilatu beharrean, ordezkari jeltzaleek gardentasun osoz eta elkarrizketaren bidez exijitu dugun bezala. EAJ-PNV alderdia eta Geroa Bai koalizioa kide fidagarriagoak gara Foru Komunitatearen interesak defendatzeko, bai Madrilen bai eta Nafarroan ere”.
“EAJ-PNVren baitan egunero praktikatzen dugu akordioaren eta adostasuna bilatzeko politika; esparru horretan erakutsi dugu kultura politiko bat dugula eta, ikuspegi horretatik, adostasunaren kulturatik, ulertzen dugu politika gardentasun osoz egikaritu behar dela, bai eta leialtasun osoz ere koherentziaz defendatzen ditugun planteamenduekin . UPN-PSEren arteko saleroskerian ikusitakoaren eta bizi izandakoaren kontrakoa, hain zuzen”.
Napar Buru Batzarrak (NBB) eta Ortuzarrek berak ulertzen dute erantzukizunez eta koherentzia politikoz jarduteko, “inoiz baino zentzudunagoa da kideekin adostasunak bilatzeko ahalegina egitea Frankestein esperimentuak egitea baino, aurreko astean Madrilen eta Iruñean ikusitakoa bezalakoa”. “Gehiengo egonkorra bermatzen duten kideengana jo dezatela”, aldarrikatu dute.
Ildo beretik gaineratu dute Kongresuko Euskal Taldeak “Nafarroako hiritargoaren interesak defendatzen jarraituko duela, beti egin duen bezala, politikagintza serioa aldarrikatuz, Nafarroako interesen gainetik Madrilgoak jartzen dituztenen trukeen gainetik”.
“Gauzak jende aurrean erakusten ez direnean eta bertsio ezberdinak daudenean, ohikoa da mesfidantzak sortzea”, ezarri dute.
Nabarmenak...
Nafarroa
2024/10/09
Nafarroa
2024/10/01
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Nafarroa
2024/09/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09
EBB
2023/04/06
Europako Legebiltzarra
2024/05/22