Prentsa Aretoa
2022/03/01
Unai Hualdek Lorafnari buruzko jardunaldiak aurkeztu ditu 40 urte geroago
Foru hobekuntza 40 urte geroago: historia, balantzea eta aldaketarako proposamenak jardunaldiak aurkeztu ditu gaur Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariak
Azterketa politikorako mintegi bat izanen da, NUPekin elkarlanean antolatua eta publikoari irekia. 22 ponentzia eginen dira jardunaldien baitan, eta Ganberan ordezkaritza duten taldeek izendatutako sei adituren eskutik baloraziorako mahai politiko bat ere izanen da. Martxoaren 4an eta 18an egingo dira.
Azaroaren 4an Komunitatearen egoerari buruzko Eztabaidaren baitan onartutako ebazpen baten edukiari erantzuten diote jardunaldiek. Ebazpen horretan Legebiltzarrari agindu zitzaion, batetik, “autogobernuari buruzko saio batzuk egin zitzala akademia- eta unibertsitate-arloko adituekin, eta ponentzia bat sor zezala Lorafnaren eguneraketa aztertzeko”, bestetik.
Ildo horretan, “Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko 13/1982 Legean ezarritako eskumenak erabat garatzeko beharrezkoak diren neurri guztiak bultzatzeko” asmoarekin eta Nafarroako Gobernua sostengatzen duten taldeek izenpetutako “Programa akordioan oinarrituta”, Unai Hualdek gogorarazi du Osoko Bilkurak transferitu gabeko eskumenen negoziazioa eskatu zuela azaroan.
Horregatik guztiagatik, eta “jardunaldi hauetatik ateratzen diren hausnarketak autogobernua indartzeko oso garrantzitsuak izan daitezkeela” iritzita, lehendakariak bere egin du Lorafnari buruzko saioetarako bidea eman duen ebazpenaren edukia, eta “pozik” agertu da azken urteotan Estatuarekin batera hasitako konpromisoagatik, “Nafarroak bere gain har ditzan trafikoari buruzko transferentzia historikoak, oraindik egiteke daudenak”.
Lehendakariaren hitzetan, aukera ona da “testuinguru politikoa, aurrekari juridikoak eta gure oinarrizko arau instituzionala egiteko prozesua hobeto ezagutzeko. Horretarako lekuko zuzenak ditugu, hala nola Juan Cruz Alli, Nafarroako lehendakari eta foru parlamentari ohia eta irakaslea da, eta, oro har, lehen mailako hizlari talde oso anitza izanen dugu”.
Nabarmenak...
Nafarroa
2024/10/09
Nafarroa
2024/10/01
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Nafarroa
2024/09/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09
EBB
2023/04/06
Europako Legebiltzarra
2024/05/22