Prentsa Aretoa
2022/03/05
Unai Hualde: "Nafarroako hiritargoari entzuteko eta bere borondatea errespetatzeko konpromisoa berritu EAJ-PNVk"
Nafarroako EAJ-PNVk bere alderdikide eta herri kargudunak batu ditu gaur goizean Iruñean, haiek esateko duten guztia entzuteko, beren beharrak ezagutzeko eta bideratzeko. Ondoren etorriko zaio bere txanda gizarte zibilari. Zentzu honetan, Napar Buru Batzarraren presidente Unai Hualdek gaur aldarrikatu duenez “Iruñean gaude gaur, azken 112 urteotan Nafarroan egin dugun berbera egiten: alderdikideen artean usteak eta irizpideak partekatzen herri honen orainaren eta etorkizunaren inguruan, eta beti gizarteari entzunez, kasu honetan, gure Nafarroa honetako gizarteari, beste sentsibilitate politikoekin batera, herri honen parte bagarelako. Nafarroako EAJ-PNVk horrela berritzen du Nafarroako gizarteari entzuteko eta bere borondatea errespetatzeko konpromisoa”
OHARRA: Ekitaldiaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.
Hori dena egin da `Entzunez Eraiki´ entzuketa prozesuaren topaketa berri baten barruan, EAJ-PNVk Iruñeko Pamplona Catedral Hotelean gaur egin duena. Barne formatua izan duen bilera izan da eta Unai Hualde NBBren presidentearekin batera, bertan izan dira Nafarroako berrogeita hamar bat alderdikide eta talde jeltzaleko barne eta herri ordezkariak, hauen artean Euzkadi Buru Batzarraren presidente Andoni Ortuzar, Ekonomiaren eta enpresen garapenerako Nafarroako Kontseilari Mikel Irujo; eta Geroa Baiko foru parlamentari María Solana eta Blanca Regúlez, besteak beste.
Topaketan, Unai Hualdek gogoratu du “gure autogobernua defendatzeak” duen garrantzia eta gogora ekarri du gaur bertan betetzen direla “Foru Hobekuntzaren lau hamarkada”.
“Aurten, hain zuzen, gure autogobernurako arau instituzionalaren 40 urte betetzen direnean, gogoratu egin behar da gure Alderdiak ezaugarri nagusi eta xede izan duen zerbait izan dela bere herritargoa, bere emakumeak eta bere gizonak, bere autogobernua, eta nafarrak eurak direla beren estatus politikoa definitu beharko dutenak, bai eta gainerako euskal foru herrialdeekin nolako harremana izan nahi duten, beren hitza eta erabakia errespetatu behar delarik, betiere. Guk gehiengo demokratikoak errespetatzen ditugu beti”, ezarri du Hualdek.
Nabarmenak...
Nafarroa
2024/10/09
Nafarroa
2024/10/01
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Nafarroa
2024/09/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09
EBB
2023/04/06
Europako Legebiltzarra
2024/05/22