Prentsa Aretoa
2022/03/10
Irujok eta Tapiak Iruñean aztertu dute Ukrainaren inbasioaren ondorioz ematen ari den egoera ekonomikoa, bai eta tokiko sare produktiboak izan dezakeen eragina ere
EAJ-PNVk gogora ekarri duenez ekonomiaren esparrurako ekar dezakeen arazoaz gain, “dramarik handiena humanoa da, basakeriatik ihesi irten diren pertsona errefuxiatu guztiena”
Nafarroako EAJ-PNVk mahai ingurua egin du gaur Iruñean “Ekonomiaren erronkak 2022an” izenburupean, Nafarroako hiriburuko Tres Reyes Hotelean. Bertan izan dira Nafarroako eta EAEko Ekonomiaren Garapenerako arduradun gorenak, Mikel Irujo eta Arantxa Tapia, hurrenez hurren. Mahai inguruan moderatzaile gisa jardun du Maria Solanak, foru parlamentari eta Nafarroako Foru Parlamentuko Ekonomiaren Garapenerako Batzordearen presidente andreak.
Topaketan, Tapiak eta Irujok aztertu dituzte une honetan, Covid-19aren pandemiari Ukrainako inbasioa gehitu zaion ohiz kanpoko une honetan ematen ari diren arriskuak. Gerrak, gainera, “drama humanoa” dakar berarekin “basakeriatik ihesi doazen errefuxiatuek bizi dutena”. “Erronka izango da gure baloreak bateratzea, pertsonak erdian jarriz eta, batez ere, ekonomiaren gainetik lehenetsiz”, baieztatu du Mikel Irujok. Gudak ekonomiarako ekar ditzakeen ondorioei dagokienez, Irujok nabarmendu duenez “Nafarroako BPGan industriak duen pisua Europako Batasunaren bataz bestekoa baino handiagoa da eta, beraz, krisi honek eragin handia izango du gure industrian, bereziki sektore elektrointentsiboetan, non berotasun handia behar den, galdategietan, edo hotz handia behar den horretan,izoztutako produktuen sektorean. Egoera konplexu batean enpleguari eusteko erronkari aurre egin beharko diogu. Eskuan dugu trantsizio energetikoa arintzeko aukera. Urteak daramatzagu horretan eta zalantzarik ez dut erronka berri honetatik ere indartuta irtengo garela”.
Arantxa Tapiak bere aldetik berretsi du krisi humanitarioa dela lehenetsi beharrekoa eta horretarako “sistema produktiboari ere begiratu behar zaiola, gure ekonomia zenbat eta hobeto eta indartsuago izan, orduan eta hobeto erantzungo diegulako beharrizan sozialei, oso handiak izango baitira”. Halaber, sailburu andrearen esanetan “Euskadiko sare enpresarialak gerraren ondorioak lehen minututik pairatu ditu. Argi daukagu inoiz baino beharrezkoagoa dela erakundeen arteko lankidetza maila guztietan, zuzenean jarduteko aukera emango diguten Europako politikekin eta Estatuko laguntzatzat joko ez diren laguntzak eman ahal izateko”. “Gerrako ekonomiaren arauen arabera funtzionatzen duen jarduera esparuan gaude, Lehendakariak atzo esan bezala. Salbuespen jarduerak bizkortzeko momentua da une honetan hornikuntza industrialaren esparruan horrenbeste lotzen gaituen mendekotasuna murrizteko, lehen sektorean eta elikagaien sektorean eragina duten lehengaiei eta, bereziki, emergentzia energetikoari dagokionez. Erabakiak hartu behar dira eta egin beharrekoa egin, irmotasunez eta inor atzean utzi gabe, ez zaurgarritasun egoeran dauden pertsonak ezta enpresa produktiboak ere, esan du Tapiak.
Nabarmenak...
Nafarroa
2024/10/09
Nafarroa
2024/10/01
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Nafarroa
2024/09/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09
EBB
2023/04/06
Europako Legebiltzarra
2024/05/22