Prentsa Aretoa

2022/03/21

Apirilaren 17an itzuliko da EAJ-PNV Bilboko Plaza Barrira, aurtengo Aberri Eguna ospatzera

Iruñean batzartuko da gaur arratsaldean Euzkadi Buru Batzarra eta Aberri Egunaren betiko formatua berreskuratuko du pandemiaren bilakaerak eta indarrean dagoen osasun araudiak aukera ematen dutela iritzita

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

OHARRA: Ekitaldiaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.

Aberri Eguna ospatuko du EAJ-PNVk, eta egingo du 1932an lehen Aberri Eguna egin zuenez geroztik egin duen modu berean: kalean egingo du, bere jendearekin, jai eta aldarrikapen giroan. Apirilaren 17an egingo du, Pazko Igandean, Bilboko Plaza Barrian. Euzkadi Buru Batzarrak bere asteroko bilera egingo du gaur arratsaldean Napar Buru Batzarrak Iruñean duen egoitzan, Iñigo Urkullu Lehendakaria ere bertan izango dela. EAJren Aberri Exekutibak Aberri Egunaren ohiko formatua berreskuratzea erabaki du Covid-19aren pandemiak eta indarrean dagoen osasun araudiak aukera ematen dutela iritzita: “Pandemiaren urte bien buruan berreskuratzen ari garen normaltasunaren barruan, Aberri Eguna da abertzaleok berreskuratu nahi dugun ospakizuna”, nabarmendu du gaur NBBren presidente Unai Hualdek. 2020an Aberri Eguna egin zen Covid-19aren pandemiaren lehen olatuaren ondorioz herritargoa etxean sartuta geratu behar izan zelarik eta, beraz, alderdikide jeltzaleek Aberriaren Egun handia ospatu zuten etxean, familiarekin eta sare sozialen bidez. 2021ean EAJ-PNVk ekitaldi politikoa egin zuen Bilboko Euskalduna Jauregian eta oso jende kopuru murriztuarekin, orduko murrizketak betez. Aurten, txertaketa kanpaina zabala egin ondoren, ekitaldiak egin ahal dira, EAJ-PNVk apirilaren 17an Bilboko Plaza Berrian egingo duena bezalakoa. Edozein kasutan, topaketan bete eta errespetatu beharko dira indarrean dauden osasun gomendio eta agindu guztiak.

Asteroko bilera egin aurretik, EBBko burukideak Iruñeko Udaletxeko Plazan batu dira talde jeltzaleak Nafarroan dituen barne eta herri ordezkariekin. Hualdek eta Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarraren presidenteak hedabideekin izan dira eta adierazpenak egin dituzte. NBBren presidenteak, aldi berean Nafarroako Parlamentuko Presidente denak, zera gogoratu du: “EAJ-PNV da Nafarroako panorama politikoko alderdi politikorik beteranoenetakoa” eta EBB Iruñera joan dela aprobetxatu du berresteko “sektore abertzale eta progresisten arteko ulermenaren alde egiten dugun apustua, 2015etik aurrera Gobernuko alternatiba bat finkatzea lortuz eta UPN eta PSEren arteko formularekin amaituz, gainerako sektore guztiak kanpoan uzten baitzituen. Era berean berresten dugu iragan horretara bueltatzeko edozein saiakeraren kontra egingo dugula. Eta berresten dugu hemendik aurrera ere gure apustua izango dela, Geroa Bai koaliziotik, gure autogobernuaren garapenaren aldeko asmo handiko politika egitea”. Eta gogora ekarri nahi izan du Euskal Taldeak Madrilen egin duen lan eskerga Nafarroako Gobernuari BGDSren kudeaketa transferitzea lortzeko. Halaber, Hualdek baieztatu du EAJ-PNVk parte hartze aktiboa izango duela hemendik aurrera Ekonomia Hitzarmena berritzeko edo LORAFNA eguneratzeko egingo diren negoziaketetan “asmo handiko planteamendua egingo dugu gure autogobernua eguneratzeko, betiere nafar emakume eta gizonen ahots demokratikoa entzuteko eta errespetatzeko ikuspuntutik”. Amaitzeko, NBBren presidenteak Ekonomia Hitzarmena berritzeaz deitoratu duenez “zoritxarrez, PSN iraganeko eskema zaharrera joan da, UPNrekin adostu baitu planteamendu demokratikoagoa eta Foru Parlamentuaren jarrera politikoa errespetatzea aukeratu beharrean, hura izan arren,hain zuzen, Geroa Baitik planteatzen genuena”.

Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua