Prentsa Aretoa
2022/08/22
Mikel Irujo eta Arantxa Tapiak gure industriaren udazken-neguetako erronkak aztertuko dituzte Altsasun
Nafarroako Foru Komunitateko Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak gaur egun aurre egin beharreko arriskuei helduko diete ekonomiaren eta energiaren arloan, oraindik ere erabat gainditu ez dugun COVID-19ak sorrarazitako pandemiaz gain, Ukrainaren inbasioa eta gure ekonomian izan dituen ondorioak pairatzen ari garen ezohiko une honetan.
Irujo Etxea Elkarteak eta Sabino Arana Fundazioak antolaturiko topaldi hau irailaren 1ean izango da, 18:30etatik aurrera, Altsasuko udalerriko Iortia kultura- etxean. Javier Ollo Altsasuko alkateak jardungo du moderatzaile.
Mikel Irujok, Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak, eta Arantxa Tapiak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak, Ukrainaren inbasioak eta ondoko gerrak eta Errusiak Europari gas-hornidura eteteak datozen hilabeteetan eragingo dituen arriskuak aztertuko dituzte datorren irailaren 1ean, 18:30etatik aurrera, Altsasuko Iortia kultura-etxean.
Laster etorriko zaiguna gure ekonomiaren aurkako egin-egineko ekaitza izan daitekeelako eta zer gerta ere geldirik egotea irtenbidea ez delako, Ekonomiaren Garapenaren arloko bi arduradunak gonbidatu ditugu krisia eta ziurgabetasuna arintzeko zer neurri abiarazi nahi dituzten azal diezaguten.
Une aproposa izango da Nafarroako enpresa munduak, eta bereziki Sakanakoak, datorkigun egoera larriari buruz egin diren azterketak eta epe motz eta ertainerako prestaturiko estrategiak zuzen-zuzenan jaso eta ezagutzeko.
Altsasuko alkate Javier Ollok moderatzaile jardungo du Irujo Etxea Elkarteak eta Sabino Arana Fundazioak antolatu duten topaldi horretan.
Nabarmenak...
Nafarroa
2024/10/09
Nafarroa
2024/10/01
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Nafarroa
2024/09/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09
EBB
2023/04/06
Europako Legebiltzarra
2024/05/22