Prentsa Aretoa

2022/09/22

EAJ-PNVk Defentsari galdetu dio zergatik blokeatuta dagoen Ezkaba mendiak behar duen Sutearen kontrako plana

Noiz emango ditu Plana izapidetzeko urratsak eta, horri lotuta, planean Suteen aurkako Plana aplikatu eta kudeatzen hasi?

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk Defentsari galdetu dio zergatik blokeatuta dagoen Ezkaba mendiak behar duen Sutearen kontrako plana

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVk Defentsa Ministerioari zuzendutako galdera erregistratu du aste honetan bertan Ezkaba mendian gertatu den sutearen harira Suteen kontrako Planaren egoera ezagutzeko etaeman beharreko urratsak noiz ematea pentsatu duen planaren izapidean aurrera egin ahal izateko eta, horri, lotuta, plan hori kudeatzeko. Arazo horrek eragiten die zuzenean Ibarrako inguruko hainbat udalerriri: Antsoain, Berrioplano, Berriozar, Ezkabarte, Huarte, Juslapeña, Iruñea eta Atarrabia, sutea pairatu duten kontzejuez gain.

Udalerrien gainean eragina duen egitasmo eta proiektu sektoriala (PSIS), Ezkaban egingo den Parke Komarkalerako, bat dator Iruñerriko Mankomunitateko presidenteak aurkeztu duensalaketarekin. Egun geldituta dago Defentsaren oniritziaren zain.

Proiektu sektorial honek, Ezkabaren titulartasuna partekatzen duten toki erakundeek elkarren artean egin dutenak, zeinari Defentsa Ministerioak ontzat jo diren ekarpenak egin baitizkio,askotariko jarduera ildoak aurreikusten ditu,hauen artean Suteei aurrea hartzeko Plan Integrala egitea, basogintza kudeatzeko planean integratuko dena.

Bien bitartean, irailaren 21ean arratsaldean sortu zen suteak, gau erdirako kontrolpean egon zitekeenak, Ezkabaren zati handi bat erre du. Ondorioz, Euskal Taldeak ondorengoa jakin nahi du:

Ministerioak zergatik dauka geldituta Ezkabako Parkearen PSIS-aren espedientea? Noiz emango ditu Plana izapidetzeko urratsak eta, horri lotuta, planean Suteen aurkako Plana aplikatu eta kudeatzen hasi?

Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua