Prentsa Aretoa
2022/10/03
Euzkadi Buru Batzarrak Iruñean gogoratu ditu Nafarroako lehen batzokiaren fundatzaileak
EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarrak astelehenero egin ohi duen bilera egin du gaur Napar Buru Batzarraren egoitzan, Nafarroako hiriburuan
EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarrak bere asteroko bilera egin du gaur Napar Buru Batzarraren egoitzan, Iruñean, eta bertan izan dira EBBren presidente Andoni Ortuzar eta NBBren presidente Unai Hualde. Asteroko bilera amaitutakoan, EBBko burukideak Iruñeko San José Plazaraino hurbildu dira,“esanahi eta balio sinboliko eta emozional handia” duen tokira, inguru hartan inauguratu zelako 1910ean Iruñeko lehen Euskal Etxea, EAJ-PNVk Nafarroan izan zuen lehen Batzokiaren hazia izango zena. Urte bereko abenduan aukeratu zen lehen Napar Buru Batzarra Estanislao Aranzadi presidente izan zelarik.
EBBren presidente Andoni Ortuzarrek gaur nabarmendu du benetan garrantzitsua dela “Nafarroako sustraiak” gogoratze, eta aldarrikatu duenez EAJ-PNVk “mende luzea” darama Nafarroako politikagintzan “politika humanista eginez, pertsonak eta gure autogobernuaren defentsa helburu dituena. Hamarkadak daramatzagu lan arduratsua egiten erkidego honetako erakundeetan, azken urteotan Geroa Bai koalizioaren baitan, beti Nafarroako gizartearen ongizatea lehenetsiz”.
NBBren presidente Unai Hualdek, bere aldetik, San José Plazako Euskal Etxearen lehen Zuzendaritza Batzorde hura osatu zuten pertsonak gogoratzeko hitzak esan ditu. Pertsona horiek izan ziren Antonio Irurzun, Leopoldo Garmendia, José Lampreabe, Manuel Aranzadi, Serapio Esparza, Enrique Zubiri eta José Zalba. Horietaz hitz egitean nabarmendu du Hualdek “euskal kulturarentzat eta euskararentzat,eta gure forutasunaren alde eta gure eskubide historikoen defentsan eman zuten bultzada handia”.
Iruñeko egoitzan egin duten bileran, EBBk deitoratu du eskuduntzen transferentzia “geldoegi” doala “EAErentzat zein Nafarroarentzat” eta “ezbai tekniko eta juridikoak” ez ditu ontzat eman, PSOEren borondaterik eza ezkutatzen duten aitzaki direlako. Eskuduntza historikoen artean dago Trafikokoa, 2018an Nafarroako erkidegoari transferitzea adostu zena eta orain bete gabe jarraitzen duena.
Nabarmenak...
Nafarroa
2024/10/09
Nafarroa
2024/10/01
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Nafarroa
2024/09/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09
EBB
2023/04/06
Europako Legebiltzarra
2024/05/22