Prentsa Aretoa
2022/10/06
Jon Oria Osés, Nafarroa harritu zuen intelektuala, omentzeko egin den ekitaldia
Lizarrako Irujo Etxea elkarteak Jon Oria Osés historialari eta filosofoaren memoria berreskuratu du.
Lizarrako Irujo Etxea elkarteak Jon Oria Osés historialari eta filosofoaren memoria berreskuratu du. Lizarrako seme hau (1931-2016) Santiago Plazan jaiotakoa, humanista bat izan zen, bai eta “pentsamendu askearen defendatzailea” ere, “bere jatorria sekula ahaztu ez zuena”. Ekitaldian plaka bat jarri da Egaren hirian sorleku izan zuen etxea gogoratzeko (Santiago Plazan bertan) eta hainbat hitzaldi eman dira ikertzaile eta humanista gisa egin zuen ibilbidea gogoratzeko.
Koldo Viñualesek Irujo Etxea elkartearen Presidenteak gogora ekarri duenez “ezinbesteko dugu bere figura aintzatestea, izen handiko pertsonaiek herri honetan jasotzen ez duten eta beste figura garrantzitsuek beren hirietan bai jasotzen duten aitortza emateko”.
Ekitaldian izan dira Oriaren senideak, bai eta Unai Hualde Napar Buru Batzarraren eta Nafarroako Parlamentuko Presidentea, Geroa Baiko parlamentari Blanca Regúlez eta Pablo Ezkurra, Lizarrako Udalean Geroa Baiko zinegotzi eta Irujo Etxea elkartearen Batzordeko kidea.
Oria gogoratzeko ekitaldian ere izan dira Nabarraldeko ordezkariak eta Zangozako “Grupo Cultural Enrique II de Albret” taldeko kideak.
Oriak bere ikasketak egin zituen Erresuma Batuko hainbat unibertsitatetan, 1973an Nottinghameko unibertsitatean sartu zenez geroztik. Ondoren Cambridgera joan zen eta Nafarroako Margarita Erreginaren (1492-1549) pentsamendu filosofiko-mistikoari buruzko doktore-tesia landu zuen. Bere bizitzan zehar ikertu zuen pertsonaia nagusienetakoa izan zen hau.
Besteak beste aipatu da unibertsitateko ikasketak Erresuma Batuan egin zituela eta Oriak hizkuntzak ikasteko gaitasun berezia zuela “alemanez, grekoz, italieraz, frantsesez, ingeleraz eta gazteleraz mintzatzen zen, eta latin eta greko klasikoa ezagutzen zituen”. Irujo Etxeko ordezkariek azaldu dutenez azken ikerketen arabera Oriak salatu egin zuela Borboitarrek Bianako Printzearen titulua lapurtu zutela eta Shakespeareri buruzko eta Nafarroako gortearekin zituen harremanak aztertu zituela. Hartatik sortu omen zuen “Egunen batean Nafarroak mundu osoa harrituko du” esakera.
Viñualesek gogora ekarri duenez Oriak “inork ez bezala maitatu zuen Nafarroa, bere sorlekua, eta beti esan zuen herri bat eta kultura bat zituela, Euskal Herrikoak, eta kemen,ezagutza eta talentu handiz defendatu zituen”.
“Historialari eta idazle lanari gehitu zion ondorengo bokazio plastikoa, eskultura bilduma bitxi eta ederra osatzera eraman zuena. Logikoa denez, lan honetan ere erakutsi zuen egoera sozial eta politikoak sortarazten zion kezka. Hala, Levanten eraiki zuen inoiz zeramikaz egin den Nafarroako armarririk handiena. Ia ezin izan zen jaioterrian bizi, baina bere sorlekua berarengan egon zen betiko”, gogoratu du Irujo Etxea elkartearen presidenteak. Horregatik guztiagatik, kulturaren esparruan egin zuen lanagatik eta “gure herria” ezagutzera emateko egin zuen ahaleginagatik, Irujo Etxea Elkarteak gaur omendu du Egaren Hirian bere jaiotetxea izan zen toki honetan.
BIOGRAFIA
IKASKETAK FRANTZIAN ETA ERRESUMA BATUAN
Poliglota zen. Jon Oria Lizarran jaio zen 1931n. Hizkuntza ikasketetan, historian, filosofian, hezkuntzan eta artean espezializatu zen Parisen eta Erresuma Batuan. Hizkuntza klasikoak, latina eta grekoa menperatzen zituen eta alemana, grekoa, italiera, frantsesa, ingelesa eta gaztelania hitz egiten zituen. Nottinghameko Unibertsitatean graduatu eta Cambridgen graduatu ondoren, Nafarroako Margarita Erreginaren (1492-1549) pentsamendu filosofiko-mistikoari buruzko doktore-tesia defendatu zuen Londreseko Unibertsitatean 1981ean. Bere lanen artean, Conatos de Liberación de la mujer en la corte de Navarra, Influencia de la Conquista en el pensamiento, la cultura y la literatura; Visión Ancolajona del Pueblo Vasco; eta Navarra es una colonia española nabarmentzen dira.
Nabarmenak...
Nafarroa
2024/10/09
Nafarroa
2024/10/01
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09
EBB
2023/04/06
Europako Legebiltzarra
2024/05/22