Prentsa Aretoa

2023/03/04

EAJ-PNVk bat egin du Amaiurko batailaren 500. urteurrena gogoratzeko ospakizunean

EAJ-PNVk Amaiurko Batailaren 500 urteen oroitzapena ixteko ekitaldiarekin bat egin du gaur Nafarroako Parlamentuko atarian.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk bat egin du Amaiurko batailaren 500. urteurrena gogoratzeko ospakizunean

ARGAZKIA JAITSI

Ekitaldia Foru Parlamentuak antolatu du, Amaiurreko herriaren ekimenez, eta bertan izan dira, besteak beste, Ganberako eta NBBren presidente Unai Hualde, EBBren presidente Andoni Ortuzar eta Kongresuko diputatu Aitor Esteban.

Ekitaldian  izan dira 1982an Amaiurren monolitoa berreskuratzeko ekimena sustatu zuten euskal erakundeetako hainbat herri kargudun, hauen artean Bingen Zupiria, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua eta Eusko Jaurlaritzako bozeramailea, bai eta Gipuzkoako eta Bizkaiko Batzar Nagusietako presidenteak ere, Xabier Ezeizabarrena eta Ana Otadui, hurrenez hurren.

Nafarroatik, Hualde presidenteaz gain, Mikel Irujo Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilaria eta Geroa Baiko Maria Solana eta Blanca Regulez parlamentariak bertaratu dira, besteak beste.

Ekitaldiaren helburua izan da  Amaiurko batailaren 500. urteurrena gogoratzeko  antolatu diren ekitaldietarako boluntariotza -auzolanean parte hartu eta lagundu duten eragile eta pertsona guztiak omentzea eta esker ona adieraztea.

Foru Parlamentuko presidente Unai Hualdek aditzera eman duenez  ekitaldia “gogoratzeko eta ospatzeko egin da, baina baita Amaiurko herritar guztiei eta memoria berreskuratzeko lana egin duten pertsona guztiei beren lana aitortzeko ere. Ezagutzea garrantzitsua delako, bai eta gogoratzea ere. Gogoratzea Nafarroan eta  Nafarroatik izan ginena eta gaur garena”.

EAJ-PNVren apustua izan da beti Amaiurko Gazteluaren memoria Nafarroaren subiranotasunaren sinbolo gisa berreskuratzea. Horren erakusgarri dira Madrilen Euskal Taldearen bitartez aurrekontuetan sartu diren zuzenketak. Izan ere legealdi honetan 650.000 euro banatu dira Gaztelu Elkartearen (proiektu museologiko eta museografikorako) eta Amaiurko Gaztelua Fundazioaren artean (zaharberritzeko).

Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua