Prentsa Aretoa
2023/03/09
Nafarroako Ekonomia Sozialaren orainari eta etorkizunari heldu dio EAJ-PNVk
Ekonomia soziala da mundu osoan gero eta indar handiagoa hartzen ari den enpresa-eredua, egun Europa Batasuneko Gobernu askoren konpromisoa jaso duena.
Ekonomia soziala da mundu osoan gero eta indar handiagoa hartzen ari den enpresa-eredua, egun Europa Batasuneko Gobernu askoren konpromisoa jaso duena.
Nafarroa da gaur egun eredu ekonomiko honen aitzindaria. Eredu kooperatiboa da, non langileak eurak enpresaren kide funtsezko eta ezinbesteko diren. Lurralde kohesioa eragiten duen eredua da, kalitatezko enplegua sortzen duena.
Hori dela eta, gaur, EAJ-PNVren Napar Buru Batzarrak bere egoitzan antolatu du “Nafarroan Ekonomia Sozialaren oraina eta etorkizuna” izenburuko hitzaldia. Una Hualde Nafarroako Parlamentuaren eta NBBren presidenteak aurkeztu duena. Bi hizlari izan dira gaia jorratu dutenak, biak eredu hau bere zabalera osoan ezagutzen dutenak: Nafarroako Gobernuaren Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Kontseilari Mikel Irujo eta Tafallako Fagor Ederlaneko Zuzendari Gerente Miguel José Ugalde.
Unai Hualdek bere aurkezpenean balioetsi nahi izan du sektore honek Nafarroan duen “potentziala” eta ildo beretik nabarmendu duenez “Kooperatiba asko sortu diren lurraldea da gurea, ekonomia solidarioa landu dutenak, lurraldea kohesionatu eta hobetzen dutenak”
Mikel Irujo Kontseilariak azpimarratu duenez Nafarroako ekonomia soziala “eredu eraginkor eta adimenduna da, pertsonak eta lurraldea helburu dituena, gure ekonomia berroneratzera bideratua, berreskuratze bidezko, iraunkor, jasangarri eta berdeagoarekin”.
Ildo beretik azpimarratu duenez “eredu enpresarial honen garapen eta sustapenerako plan bereziak onartu izanak Nafarroa bihurtu dute beste erregio batentzako erreferente, ez bakarrik estatu mailan,baizik eta nazioarte mailan ere”.
Azkenik, Miguel Ugalde zuzendariak Mondragón Kooperatiban urteetan egin duen ibilbidea azaldu du eta Nafarroan Ekonomia Sozialerako II. Planarekin egin den lana balioetsi du, nazioarte mailako lidergoan jartzen gaituela azpimarratuz. “Nafarroa erreferente da Europan Ekonomia Sozialaren esparruan. Ekonomia Sozialri buruzko S4 Adimendun Espezializazioaren Europako plataforma lideratzen duen erkidegoa gara, aitzindari eta erreferente ere bagara Europan Ekonomia Soziala elementu transbertsaltzat hartuz”, esan du.
“Navarra da ekonomia sozialerako inbertsio eta talentua erakartzeko gaitasuna duen erkidegoa, eredu berritzailea, balioa aitortzen diguna. Izan ere, horren barruan lan egiten duzunean konturatzen zara daukan eta daukagun potentzialaz”, amaitu du Ugaldek.
Nabarmenak...
Nafarroa
2024/10/09
Nafarroa
2024/10/01
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Nafarroa
2024/09/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09
EBB
2023/04/06
Europako Legebiltzarra
2024/05/22