Prentsa Aretoa
2023/06/16
Unai Hualde Iglesias berraukeratu dute Nafarroako Foru Parlamentuko Presidente XI. Legealdirako
Napar Buru Batzarraren Presidente Unai Hualde Iglesias aukeratu dute gaur, ostirala, Nafarroako Parlamentuko Presidente, Foru Parlamentuan egin den bozketan alde eman diren 30 botoekin. Hauetatik 11 izan dira PSNrenak, 9 EH Bildurenak , 7 Geroa Bairenak eta 3 Contigo-Zurekin taldearenak
Napar Buru Batzarraren Presidente Unai Hualde Iglesias aukeratu dute gaur, ostirala, Nafarroako Parlamentuko Presidente, Foru Parlamentuan egin den bozketan alde eman diren 30 botoekin. Hauetatik 11 izan dira PSNrenak, 9 EH Bildurenak , 7 Geroa Bairenak eta 3 Contigo-Zurekin taldearenak. Ainhoa Unzu, PSN-PSOE taldeko parlamentaria, berriz, Parlamentuko lehen presidenteordea izango da eta Juan Lúis Sánchez de Muniáin parlamentaria (UPN), bigarren presidenteordea.
Hala onetsi da presidentetza Geroa Baiko kide batek hartzea, adostasuna, akordioak eta herritarrei irekita egon den Parlamentua ezaugarri izan dituen legegintzaldi baten ondoren. Lehen aldia da Parlamentuko presidente batek karguan bi legegintzaldi jarraian errepikatzen dituela Nafarroan.
EAJ-PNVren Napar Buru Batzarrak “poz handia” adierazi du bere presidenteak Nafarroako bigarren erakundearen buru izaten jarraitu duelako. “Azken aldian egin duen lanak kargurako abalatzen du, lan horren oinarri nagusia izan delako ezberdinen arteko adostasuna bilatzea, ganberaren beraren eta Nafarroako gizartean ematen den aniztasuna aintzat hartuta. Ganbera hori Foru Erkidegoko gizarte- eta elkarte-sareari irekita egon da azken urteetan, ehunka kolektibori enpatia adieraziz eta asmo horrekin erantzunez”.
Karguaz jabetu ondoren, Unai Hualdek bere “poztasuna” adierazi du Ganbera arautuko duen organoa anitza izango delako eta gehiengo progresista izango duelako. “Mahaiaren gaurko aukeraketa izan liteke Nafarroan, berriz ere, erakunde anitz eta progresistak eratzeko lehen urratsa, udal zein foru mailan, eta horretarako behar dira elkarrizketa eta ezberdinen artean ulertzeko borondatea”, esan du.
Parlamentuko presidente aukeratu berriak esan du bere asmoa dela oraingoa “aurrerapauso sozialen legealdia” izatea, “aniztasuna aitortzekoa eta baloratzekoa, hiritarren eskubideen abantzamenduarena, aurrekoa baino gehiago, ahal bada, eta horrek adosteko borondatea eskatzen du”
Era berean esan du berak espero duela “Ganbera honetan eztabaida lasai eta eraikitzailea nagusitzea, parlamentuko adeitasuna populismoaren gainetik nagusitu dadila”.
Bestetik baloratu du Ganberako Presidentetza euskaraz zein gaztelaniaz mintzatzen den pertsona batek bereganatu izana “Parlamentua da zuzen-zuzenean Nafarroako emakume eta gizonak ordezkatzen dituena”, esan du.
Nabarmenak...
Nafarroa
2024/10/09
Nafarroa
2024/10/01
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Nafarroa
2024/09/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09
EBB
2023/04/06
Europako Legebiltzarra
2024/05/22