Prentsa Aretoa

2023/07/03

Euzkadi Buru Batzarrak Iruñean egin du bere asteroko bilera eta Irulegiko aztarnategia bisitatu du

EAJ-PNVren Aberri Exekutibak Irulegiko Eskua aurkitu zen aztarnategia bisitatu du gaur, aurkikuntza historiko hori delarik antzinako denboretan Nafarroaren bihotzean euskara bizi zela eta erabiltzen zela egiaztatzen duen elementua

rss Ezagutzera eman
Euzkadi Buru Batzarrak Iruñean egin du bere asteroko bilera eta Irulegiko aztarnategia bisitatu du

ARGAZKIA JAITSI

Euzko Alderdi Jeltzalearen Euzkadi Buru Batzarrak gaur egin du Iruñean astelehenero egin ohi duen bilera. Ohiko topaketa amaitutakoan Euzkadi Buru Batzarrak Irulegiko aztarnategia bisitatu du (Aranguren bailaran), euskarak gure lurraldean daukan sinbolo historikoa

EBB osoak, Andoni Ortuzar presidentea buru izan dela, Unai Hualde Napar Buru Batzarraren presidentearekin batera, bisita hau egin du non burukideek aztarnategiaren aberastasun historiko eta kulturala lehen eskutik antzeman ahal izan baitute. Bisitan ere parte hartu dute NBBko hainbat burukidek,hauen artean Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilari Mikel Irujok eta Diputatuen Kongresuko Euskal Taldearen bozeramaile Aitor Estebanek.

Bisitan, ordezkaritza jeltzaleak arreta handiz jarraitu ditu Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologia lantaldeko langileek eman dizkieten azalpenak, zehatz-mehatz azaldu baitizkiete erdi aroko gaztelua berreskuratzeko lanak .2017tik aurrera gazteluko behealdean Burdin Aroko herrixka bat aurkitu zuten bertan, KA I. mendekoa, iturri klasikoen arabera baskoiak bizi ziren lurraldean.

Exekutiba jeltzaleko buruei ere azaldu zaie herrixka horretan Irulegiko Eskua aurkitu zela,  balio material kalkulaezina duen elementua eta, aldi berean, antzinako denboretatik euskarak lurralde horretan presentzia izan duela erakusten duen testigantza ukigarria. EBBk aukera hori baliatu du Aranzadiko ikerleak zoriontzeko `Archiletras de la Lengua´ saria jasotzeagatik, berrikitan eman baitzaie Joaquín Gorrotxategi eta Javier Velaza hizkuntzalariei, Irulegiko Eskuan  idatzita dagoena interpretatzean egin duten lanagatik.

Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua