Prentsa Aretoa

2023/07/07

EAJ-PNVren zapi gorria Carlos Octavio eta Susana Olaetxearentzat, 1977tik Alderdiarekiko konpromisoa erakutsi duten humanista bientzat

EAJ-PNVren Napar Buru Batzarrak San Ferminetako zapi gorria emateko ekitaldia egin du gaur, uztailak 7, Iruñeko Zapateria kaleko egoitzan. Topaketa berezia izan ohi dute urtero alderdikideekin, eta aurtengoa Carlos Octavio eta Susana Olaetxearekin eta haien senide eta lagunekin ere egin dute, gure herrialdean militantzia eta inplikazio luzeenetakoa eskaini duten bikotea baita, balio eta printzipio sendoak dituena.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVren  zapi gorria Carlos Octavio eta Susana Olaetxearentzat, 1977tik Alderdiarekiko konpromisoa erakutsi duten humanista bientzat

ARGAZKIA JAITSI

NBBk ekitaldi honen bidez eskertu nahi izan du Nafarroan “garairik latzenetan” Alderdiarekin inplikazio  eta lan handia eskaini duen bikotearen ibilbidea. Zapi gorria emateko ekitaldian izan dira Unai Hualde NBBren presidentea, Iruñeko Uri Buru Batzarraren Presidente Kristian Cervilla eta EAJ-PNVren EBBren Presidente Andoni Ortuzar, Nafarroako Gobernuan Enpresa eta Ekonomiaren Garapenerako Kontseilari Mikel Irujo eta Geroa Baiko foru parlamentari Blanca Regúlez eta Nafarroako parlamentari eta Geroa Bairen hautagaitzan Diputatuen Kongresurako hautagai María Solana.

Unai Hualde NBBren presidenteak nabarmendu duenez 2023ko zapi gorria “konpromisoz josita” dago, “Carlos Octavio eta Susana Olaetxea lehengo denboretako abertzaleak dira, goitik beherako idealistak, bizitzaren ikuskera humanista eta demokratikoarekin, herri hobea eraikitzeko ideiarekin konprometituak”. Ildo beretik, Hualdek gogoratu duenez “gogoratzen dudanetik” Carlos eta Susana “EAJ-PNVren kide aktibo eta konbentzituak” izan dira. “Horrela, EAren zatiketatik, Carlos da Nafarroan alderdikidetza luzeena duen alderdikidea, bere familiak Alderdiaren ondoan jarraitu zuelako. Carlosek beti gogoratzen ditu bere aita-amaginarrebek hasieratik egin zuten lana, bai eta Alderdian eman zituzten lehen urratsak, Xabier Cunchillos eta Manolo Aranzadi bezalako figura esanguratsuen eskutik”.

NBBren presidenteak ziurtatu duenez “Susanak eta Carlosek beti kutsatu egiten digute beren bizipoza eta gure proiektuarekin daukaten pasioa, lan guztietan jarri duten pasioa hain zuzen, 1977an Iruñean egin zen Aberri Batzar haren inguruan bikote gisa emaniko lehen urratsetan (Frankismoaren basamortu luzetik ateratzen ari ginela), Aberri Egunetan, Alderdi Egunetan, mitinetan, hitzaldietan, kanpainetako kartelak jartzeko orduan ….. une bakoitzean egin behar zen guztian”. 

“Ilusio handia ematen dit oso bereziki Susana moduko pertsonen ekarpena aitortzeak, agerian uzten baitu emakumeek Alderdi honen bizitzan eta bere ibilbidean izan duten zeregin garrantzitsua. Emakume Abertzaleen Batzak 100 urte bete ditu berrikitan, eta Susana moduko pertsonak dira EAJ-PNVko emakumeek une zailenetan erakutsi duten militantziaren lekuko”, gaineratu du Hualdek.

EBBren presidente Andoni Ortuzarrek jaiak zoriontasunez eta pozez bizitzea opa die alderdikide guztiei, eta Carlos eta Susana moduko pertsonen “konpromiso politikoari eustera” animatu ditu. “Oso eskertuta nago bien inplikazioagatik, gaurko garai hauetan oso beharrezko dugun zerbait”

Kristian Cervillak, Iruñeko Uri Buru Batzarraren presidenteak, bere aldetik aitortu duenez “zatiketa gertatu zenean Susanak eta Carlosek lan nekaezina egin zuten  eta Carlos Alderdiaren gestorako kide izan zen eta beti parte hartu izan du Alderdiak eskatu dion guztian, herri kargurik izateko inolako asmorik gabe”. Cervillak ildo beretik gogoratu ditu “uri erakundeak martxan jartzeko lanean bikoteak bizi behar izan zituen momentu latzak, den-dena baitzuten euren kontra. Nafarroa osoa zeharkatu zuten eta euren lanak balio izan zuen gaur hemen egon gaitezen. Gaur hemen gaude Susana eta Carlos bezalako pertsonen konpromisoari esker”.

Azkenik, Maía Solanak, Diputatuen Kongresurako hauteskundeetan Geroa Bairen hautagaitzan aurkezten den jeltzaleak  adeitasun zintzoa eta esker ona adierazi nahi izan die Carlos eta Susanari, eta denei eskatu die “Kanpaina honetan ere konpromiso berari eustea, alderdikideei botoa eskatuz eta atez ate, auzoz auzo eta herriz herri egitera animatuz. Nafarroak merezi du Madrilen ahots propioa izatea”, amaitu du.

Azkenik, Susana Olaetxeak eta Carlos Octaviok hunkita eskertu dute aurtengo edizioan zapi gorria eurei eman izana. “Aitorpen berezia izan da”, esan dute. Ildo beretik gogoratu dute beren ibilbidean zorioneko izan direla “Alderdiko pertsona historikoak ezagutzeko aukera izan dugulako, hauen artean Ajuriagerra, Irujo, Leizaola, Bujanda, Insausti”. Halaber, gogora ekarri dute Garaikoetxea Lehendakaria ere beren ezkontzan izan zela Orreagan, eta Oscar Wildek esan ohi zuena azpimarratu dute “ gauza sinpleak gustatzen zaizkie, onena baino ez dute atsegin (EAJ-PNVri  buruz esanda)”.

Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua