Prentsa Aretoa

2023/11/10

Unai Hualdek oso positibotzat jo du EAJren eta PSOEren arteko akordioa, Nafarroako autogobernuarentzat suposatzen duenagatik

Napar Buru Batzarreko presidenteak bereziki nabarmendu du I+G+Bko eskumenak eta bekak sei hilabeteko epean Foru Komunitateari transferitzeko konpromisoa

rss Ezagutzera eman
Unai Hualdek oso positibotzat jo du EAJren eta PSOEren arteko akordioa, Nafarroako autogobernuarentzat suposatzen duenagatik

ARGAZKIA JAITSI

Unai Hualde Iglesias Napar Buru Batzarreko presidenteak oso positibotzat jo du PSOEk eta EAJk lortutako akordioa, Nafarroako autogobernuarentzat suposatzen duenagatik eta Pedro Sanchezen inbestidura eta Estatuan ere izaera anitza eta aurrerakoia izango duen gobernu bat bermatzeko suposatzen duenagatik.

Hualdek ontzat jo du akordioak dakarrena: "Nafarroako autogobernuari begira, Lorafna garatzea, hemen Nafarroan akordio programatikoan lortutako konpromisoekin bat etorriz, baina egiteke dauden transferentziak osorik garatzeko konpromiso tasatuarekin, eta, zehazki, sei hilabeteko epearekin, I+G+b eta bekak".

Adierazi duenez, "garrantzitsua da hori denboran tasatuta egotea eta datozen hilabeteetan garatzea". "Nafarroaren eta Estatuaren artean alde biko harremana duten birjarpen-tasei edo nazioarteko tratatuei buruzko beste neurri batzuekin batera, jarduteko tartea izateko aukera ematen du, autogobernuari bultzada bat ematen dio", nabarmendu du.

Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua