Berriak

Europako Legebiltzarra

2024/06/07

EAJ-PNVk Europako eserlekua berriz lortzeko ilusioarekin eta zazpi Herrialdeetara aurkeztuko den alderdi bakarra izateko harrotasunarekin itxi du kanpaina

Alderdi jeltzaleak Bilboko Arriaga Antzokiaren ondoan egin du kanpaina amaierako mitina, eta bertan izan dira eta hitza hartu dute Andoni Ortuzar EBBren presidenteak, Iñigo Urkullu lehendakariak, Oihane Agirregoitia E-9ko hauteskundeetarako zerrendaburuak, Aitana Agirre, Rakel Molinak, Amaia Arrizabalaga eta Gracianne Mirande hautagaiek eta Izaskun Bilbao Barandica eurodiputatuak

Europako Legebiltzarra

2024/06/03

Oihane Agirregoitiak hitzeman du Bruselan berdintasunaren alde lan egingo duela ekintza zehatzen bidez “emakumeen lidergoa lehiakortasun iturri” gisa sendotzeko

Europako Hauteskundeetako EAJ-PNVko zerrendaburuak, Izaskun Bilbao Barandica europarlamentari jeltzaleak eta PDEren presidenteorde eta Renew Europeko alemaniar eurodiputatuak Vitoria-Gasteizko Emakumeen Etxearen aurrean berretsi dute berdintasun politikekiko konpromisoa

Europako Legebiltzarra

2024/05/31

Oihane Agirregoitiak Iruñean hitzeman du "Hitzarmena defendatzeko" eta Europako Parlamentuan "Nafarroaren ahotsa" izateko konpromisoa

EAJ-PNVko eta CEUS Koalizioko zerrendaburuaz gain Nafarroako hiriburuan egin den ekitaldi politikoan hitza hartu dute Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko eta Napar Buru Batzarraren presidenteak, Amaia Arrizabalaga hautagaiak eta Uxue Barkos Geroa Socialverdeseko idazkari nagusiak

Europako Legebiltzarra

2024/05/25

EAJ-PNVk mugaz gaindiko lankidetzaren alde egin du Irunen, pertsonen bizitza hobetzeko eta euskal nortasuna Europan indartzeko

"Schengengo mugen kode berriaren aplikazioa zainduko dugu, mugako pasabideen itxiera arbitrarioak eragozteko", ziurtatu du Oihane Agirregoitiak Santiagoko Zubian, ondoan izan dituela Iñigo Urkullu lehendakaria, Jean Telletxea EAJ-PNBko hautagaia eta Yann Wehrling Écologie Positive et Territoires koalizioko zerrendaburua

Europako Legebiltzarra

2024/05/22

CEUSek aldarrikatzen du Europa “demokratikoa, sozialki aurreratua, pertsonak bere lan politikoaren ardatz izango dituena”

Europa Solidarioaren aldeko Koalizioak Madrilen aurkeztu du gaur ekainaren 9an Europako Parlamentua aukeratzeko egingo diren hauteskundeak. Koalizioaren zerrendaburua Oihane Agirregoitia izango da eta bere asmo Nagusia izango da “elkarrizketan eta aniztasunarekiko errespetuan oinarritutako kultura politiko berria sustatzea”

Europako Legebiltzarra

2024/05/18

EAJ-PNV Europako Hauteskundeetara joango da “Europan Euskadiren ahotsa” izaten jarraitzeko eta populismoak borrokatzeko borondatearekin

Tabakaleran egin da gaur talde jeltzaleak Ekainaren 9ko hauteskundeetarako osatu duen hautagaitzaren aurkezpena: “Europa sendo batean sinesten dugu, pertsonen ondoan egongo dena eta demokrazia defendatuko duena: Europa hori denon artean eraikitzera gonbidatzen zaituztet”, adierazi du Oihane Agirregoitia zerrendaburuak

Europako Legebiltzarra

2024/05/09

Europako Legebiltzarra

2022/11/09

Meloni gobernuaren migrazio politikaren ondorio humanitario eta ekonomikoak salatu ditu EAJ-PNVk Bruselan

Europako Parlamentuko EAJ-PNVko diputatuak Italiako gobernu ultraeskuindar berriak iragarri duen migrazio politikak ekar ditzakeen ondorio humanitario eta ekonomikoez ohartarazi du gaur Bruselan

Europako Legebiltzarra

2022/07/01

Melillako gertakariak ikertzea eta gizalegezko irtenbide partekatuak bideratzea eskatu du Izaskun Bilbaok

Izaskun Bilbao Barandicak gaur eskatu du Melillako gertakariei buruzko ikerketa sakona egitea, Marokoko segurtasun kidegoen jardunaz gain hesiaren alde honetan esku hartu zuten estatuko kidegoen jarduna ikertzeko, “ezinbestekoa baita hangoek ulertzea inpunitate-gunea ez dela eta ez dela zilegi edozer egitea”

Europako Legebiltzarra

2021/12/16

Euskadiko eta Nafarroako enpresa inklusiboek langileen eskubideei buruzko Europako ebazpena inspiratu izana balioetsi du Izaskun Bilbao Barandicak

Izaskun Bilbao Barandica Europako Parlamentuko EAJ-PNVko diputatuak gaur goizean ospatu du, bozketaren emaitza ezagutu ondoren, 2018an Euskadiko eta Nafarroako parlamentuetan aho batez onartu ziren enpresa inklusiboaren euskal ereduaren printzipioek inspiratu dituztela Europako Parlamentuak langileen eskubideak babesteari buruz gaur goizean onartu duen ebazpenak jasotzen dituen edukiak

Europako Legebiltzarra

2020/12/24

Unai Hualde: “Aurrekontuek ildo progresista bat jarraitzen dute eta gastu soziala dute helburu”

EAJ-PNVren Napar Buru Batzarreko presidente Unai Uhaldek Onda Vascaren `Euskadi hoy´ saioan aitortu du “ilusio erraldoia” dela berarentzat bigarren aldiz NBBko Presidente aukeratu izana “pandemiaren ondorioz horren berezia izan den urtean, 125.urteurreneko ospakizunak guk nahi genukeen moduan egiterik izan ez arren”.

Europako Legebiltzarra

2020/10/09

EAJ-PNVk Europako klimaren legea onartzeko eman den lehen urratsa onetsi du

Agiriak proposatzen du isurketen %60 murriztea 1990an erregistratu zirenekin alderatuta, eta jeltzaleen aldeko babesa jaso du.

Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua